XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) arantza beraren ondoa azpian eta kampanchoa aldamenean dituala, eta iñork ikusi nai duanean, arguiak piztu ta kortina bi, bata bestearen ondoren, jasota, beguiramenturik aundienarekin aguirian ipintzen dala.

Lenago anai aserretuak paketu zituanak eta sorguinkeria ta fedetsaiak purrukatu zituanak,¿ez aldezake gaur beste aimbeste?....

¡Ah! siniste arrotz eta okerrak kamporatu, oitura charrak galerazi eta Jesukristok utzi zigun bata-besteaganako karidade edo maitetasun añ otzitu au piska bat irazeki dezagun; eta anziñako euskaldunak bezela, Arantzazuko Ama Birjiñaren mantupean bildurik, elkar besarkatu ta laztandu gaitezen, lurrean belaunak ezarrita Berari biotz osoarekin deituaz:
Aditu zazu, Ama,
Arantza-tronutik:
Euskaldunen fedea
Gorde zazu zutik;

eta oraindik... biurtuko zaigu gure Legue zarra, eta botako ditu susterrak, eta jaikiko da len bezin sendo ta iraunkor (...).